Praktika Klinikoaren Gida: Iktusaren Lehen eta Bigarren Mailako Prebentzioa

Galderak

4. atala. Bihotz-hodien arriskua

1 Nolako sistemak dauzkagu arrisku kardiobaskularra ebaluatzeko?
2 Nolako maiztasunez eta zein populazioren arrisku kardiobaskularra ebaluatu behar dugu?
arriba

6. atala. Iktusaren lehen mailako prebentzioa

3 Zein dira iktus-gertakari bat jasateko arrisku-faktore nagusiak?
4 Bizi-estiloetan esku hartzeak murrizten al du iktus-aldi bat jasateko arriskua?
5 Nolako estrategiak daude alkohol-kontsumoa murrizteko edo tabako-ohitura uzteko?
6 Obesitatea daukaten pertsonetan, nolako estrategiak izan dira onuragarriak gorputz-pisua murrizteko?
7 Hipertentsioaren kontrako zein tratamendu-motak dauka frogatuta onena izatea iktus-aldi bat jasateko arriskua murrizteko orduan?
8 Zein dira arteria-presioari buruzko helburu-zenbakiak?
9 Diabetesa daukaten pertsonetan, zein da iktus-aldi bat jasateko arriskua?
10 Zein estrategiak eragotz dezakete diabetesa agertzea?
11 Plasman kolesterol-kopuru handia edo beste dislipemia batzuk dauzkaten pertsonek arrisku handiagoa al dute iktus iskemiko bat edo eraso iskemiko iragankor bat jasateko?
12 Plasman kolesterol-kopurua murriztera bideratutako tratamenduek murrizten al dute iktus iskemiko bat edo gertakari iskemiko iragankor bat jasateko arriskua?
13 Zein datratamendu egokiena sindrome metabolikoko irizpideak dauzkaten pertsonentzat?
14 Ahozko antisorgailuak hartzen dituzten emakumeek arrisku handiagoa al dute iktus iskemiko edo hemorragikoko gertakari bat edo burmuineko benen tronbosia izateko?
15 Menopausia ondorengo emakumeetan, hormona-terapiak murrizten al du iktus bat edo beste gertakari baskular bat jasateko arriskua?
16 Jaiotzetiko edo hartutako tronbofiliak dauzkaten pazienteetan, murrizten al du tronbosi kontrako tratamenduak iktus-aldi bat jasateko arriskua?
17 Ba al dago tratamendu eraginkorrik plasman homozisteina edo lipoproteina A kopuru handien moduko alterazioak edo migraina-aldiak edo igitai-formako zelulen gaitza dauzkaten pazienteetan iktus-arriskua murrizteko?
18 Enboliek sortutako kardiopatia batzuk (fibrilazio aurikularra, miokardio-infartua, eiekzio murritzeko frakzioa, balbula-protesiak, estenosi mitrala edo balbula mitralaren prolapsoa) dauzkaten pazienteetan, murrizten al du tronbosi kontrako tratamenduak (antiagregatzaileoa/antikoagulatzaile) iktus-aldi bat jasateko arriskua?
19 Karotida-arterian estenosia daukaten pazienteetan, eraginkorra al da tratamendu kirurgikoa lehenengo iktus-aldi bat jasateko arriskua murrizteko orduan?
20 Interbentzio ondorengo plaketen antiagregatzaile bidezko tratamenduak eskaintzen al du onura gehigarririk?
21 Arrazoizkoa al da karotida-arteriaren estenosia bahetzea helduen artean oro har?
22 Plaketen antiagregatzaile bidezko tratamenduak murrizten al du hodien gertakari bat edo iktus bat jasateko arriskua hodietako arrisku-maila desberdina daukaten pertsonetan?
23 Itsaste-kontrakoen zein dosik du frogatuta eraginkorra izatea hodietako gertakariak edo iktusak eragozteko?
24 Tronbosi kontrako tratamendua (antiagregatzailea/antikoagulatzailea) behar duten paziente haurdunetan, zein terapia-aukera dauzkagu?
25 Zein da antiagregatzaile tratamendua jasotzen duten pazienteetan odol-jarioa izateko arriskua?
26 Burmuineko aneurisma osoa daukaten pazienteetan, malformazioari buruzko interbentzioak (kirurgia erabiliz edo hodien barnetik) murrizten al du hemorragia subaraknoideoa?
arriba

7. atala. Iktusaren bigarren mailako prebentzioa

27 Zein da iktus bat jasateko arriskua iktus iskemiko bat edo eraso iskemiko iragankor bat jasandako pertsonetan?
28 Lehenago iktus-aldirik edukitako pazienteetan, bizi-estiloetan esku hartzeak murrizten al du beste iktus-aldirik jasateko arriskua?
29 Lehenago iktus-aldirik edukitako pazienteetan, hipertentsioaren kontrako tratamenduak murrizten al du beste iktus-aldirik jasateko arriskua?
30 Zein dira arteria-presioari buruzko helburu-zenbakiak?
31 Lehenago iktus-aldirik edukitako pazienteetan, hipolipemiatze-tratamenduak murrizten al du beste iktus-aldirik izateko arriskua?
32 Zein dira hipolipemiatze-tratamenduaren dosi egokienak?
33 Zein dira odoleko lipidoei buruzko helburu-zenbakiak?
34 Lehenago iktus-aldirik edukitako menopausia ondorengo emakumeetan, hormona-tratamenduak murrizten al du beste iktus-aldirik izateko arriskua?
35 Iktus-aldirik jasandako jaiotzetiko edo hartutako tronbofiliak dauzkaten pazienteetan, murrizten al du tronbosi kontrako tratamenduak iktus-aldi gehiago jasateko arriskua?
36 Lehenago iktus-aldirik edukitako menopausia ondorengo emakumeetan, bitamina-konplexuek murrizten al dute beste iktus-aldirik izateko arriskua?
37 Enboliek sortutako kardiopatia batzuk (fibrilazio aurikularra, miokardio-infartua, eiekzio murritzeko frakzioa, balbula-protesiak, estenosi mitrala edo balbula mitralaren prolapsoa) dauzkaten eta lehenago iktus iskemiko edo eraso iskemiko irangankor bat edukitako pazienteetan, murrizten al du tronbosi kontrako tratamenduak (itsaste-kontrakoa/antigatzatzailea) iktus-aldi gehiago jasateko arriskua?
38 Karotida-arteriaren estenosia daukaten eta iktus iskemiko edo gertakari iskemiko iragankorrik edukitako pazienteetan, endarterektomia karotideoak murrizten al du iktus gehiago jasateko arriskua hodien barneko tekniken aldean?
39 Interbentzio ondorengo tronbosi kontrako tratamenduak (antiagregatzaileaantikoagulatzaileailea) eskaintzen al du onura gehigarririk?
40 Lehenago bihotz-enboliaz bestelako jatorridun iktus iskemiko edo gertakari iskemiko iragankorrik edukitako pazienteetan, tronbosi kontrako tratamenduak murrizten al du iktus gehiago jasateko arriskua?
41 Burmuineko benetan tronbosia daukaten pazienteetan, antikoaguatzaile bidezko tratamenduak murrizten al du beste iktus-aldirik izateko arriskua?
42 Zein da burmuin barneko hemorragia daukan paziente batean hartu beharreko jarrera terapeutikoa tronbosi kontrako bidezko tratamenduan?

Última actualización: mayo 2009

Logo del Ministerio de Sanidad y ConsumoLogo del Plan de Calidad del Sistema Nacional de SaludAgència d’Avaluació de Tecnologia i Recerca Mèdiques de Cataluña

Copyright (Cast.) | Ayuda (Cast.) | Mapa (Cast.)