2 Motako Diabetesari buruzko Kontsulta Azkarrerako Tresnak

Galderak

5. atala. DEFINIZIOA, HISTORIA NATURALA, DIAGNOSTIKO IRIZPIDEAK ETA BAHEKETA 2 MOTAKO DIABETES MELLITUSEAN (2 DM)

1 Zein da diabetesaren definizioa? Diagnostiko-irizpideak, egin beharreko probak eta ebaketa-puntuak
2 Zein dira 2 DM garatzeko arrisku-faktoreak?
3 Zein arrisku-taldetarako da egokia diabetes-baheketa?
4 Zein da diabetes-behaketa egiteko proba fidagarriena, gluzemia baraurik, glukosa-gainkarga, hemoglobina glikosilatua (HbA1c)? Zenbatean behin egin behar zaio baheketa arriskuko biztanleriari?
5 Zein da HbA1c-ren diagnostiko-baliozkotasuna 110 eta 126 mg/dl arteko gluzemia plasmatiko duten pazienteetan?
6 Zein da kapilar-gluzemiaren diagnostikoa zainetakoaren eta kurbaren aldean diabetesa diagnostikatzeko edo bahetzeko?
arriba

6. atala. DIABETESAREN PREBENTZIOA BITARTEKO HIPERGLUZEMIA DAUKATEN PAZIENTEETAN

7 Zein interbentzio dira eragingarriak gluzemia basal alteratua edo glukosa-jasanezintasuna daukaten pazienteei diabetesa sor ez dakien (dieta, ariketa, tratamendu farmakologikoa)?

7. atala. DIETA ETA ARIKETA

8 Zein da diabetesa daukaten pazienteentzako dieta egokiena?
9 Zein dira gorputz-ariketaren ondorioak 2 DM daukaten pazienteentzat? Zein ariketa-mota aholkatzen zaie?
arriba

8. atala. GLUZEMIAREN KONTROLA

10 Zein dira HbA1c-ren helburu diren zenbakiak?
11 Zein da diabetesa daukaten pazienteen hasierako tratamendu farmakologikoa gluzemia kontrolatzeko irizpide egokietara heltzen ez badira?
12 Zein da tratamendu egokiena hasierako terapiak porrot egiten badu?
13 Farmakoen zein konbinazio-estrategia dira gomendagarrienak gluzemiaren kontrol txarra daukaten pazienteak tratatzeko?
14 Farmakoen zein konbinazio-estrategia dira aholkagarrienak gluzemiaren kontrol txarra daukaten pazienteak tratatzeko ahozko terapia bikoitza (ahozko terapia hirukoitz vs intsulina) erabili ondoren?
15 Jarraitu behar al da ahozko diabetes-kontrako botikak hartzen intsulina bidezko tratamendua hasi duten pazienteetan?
16 Hasierako zein intsulina-jarraibide da egokiena ahozko farmakoek porrot egin dieten pazienteetan?
17 Zein eraginkortasun eta segurtasun dute intsulina-baliokideek intsulina arrunten aldean intsulina behar duten eta 2 DM daukaten pazienteetan?
arriba

9. atala. K0NPLIKAZIO MAKROBASKULARREN BAHEKETA ETA TRATAMENDUA

18 Paziente diabetikoen arrisku kardiobaskularra pareka al daiteke miokardioko infartu akutua jasan dutenen arriskuarekin? Zein arrisku-taula gomendatzen da 2 motako diabetesa daukaten pazienteentzat?
19 Kardiopatia iskemikoaren baheketa egin behar al zaie 2 DM daukaten pertsona helduei? Zein da kardiopatia iskemikoaren baheketa egiteko metodoa?
20 Azido azetilsalizilikoaz tratatu behar al dira pertsona diabetikoak?
21 Gutxitzen al ditu estanina bidezko tratamenduak konplikazio kardiobaskularrak diabetesean? Noiz da egokia estanina bidezko tratamendua diabetesa daukaten pazienteentzat?
22 Zein dira Presio Artearialaren (PA) helburu zenbakiak paziente diabetiko hipertentsoen tratamenduan?
23 Zein da hipertentsioaren kontra aukeratutako tratamendua diabetesa eta hipertentsioa daukaten pazienteentzat?
arriba

10. atala. K0NPLIKAZIO MIKROBASKULARREN BAHEKETA ETA TRATAMENDUA

24 Egin behar al da erretinopatia diabetikoaren baheketarik? Zein teknikaz eta zenbateko maiztasunaz?
25 Egin behar al da nefropatia diabetikoaren baheketarik? Zein maiztasunez egin behar da baheketa? Zein metodo erabili behar dira?
26 Zein da 2 DM eta mikroalbuminuria daukaten pazienteen tratamendua?
27 Zein da neuropatia diabetiko mingarriaren tratamendua?
28 Zein tratamendu erabili behar da zutitzearen disfuntziorako 2 motako diabetesa duten pazienteetan?

11. atala. OIN DIABETIKOA. EBALUAZIOA, PREBENTZIOA ETA TRATAMENDUA

29 Egin behar al da oin diabetikoaren baheketarik? Zein maiztasunez? Zein metodoz?
30 Zein prebentzio-neurri dira eragingarrienak oin diabetikoaren konplikazioak prebenitzeko?
31 Nolako eragingarriak dira oin diabetikoen ultzerak tratatzeko interbentzioak?

12. atala. HEZIKETA DIABETOLOGIKOA

32 Zein dira 2 DM daukaten pazienteentzako heziketaren helburuak eta edukiak?
33 Eragingarria al da 2 DMa daukaten pazienteentzako heziketa?
34 Nolakoa izan behar da 2 DM daukaten pazienteentzako heziketa lehen mailako arretan eta arreta espezializatuan?
35 Eragingarria al da 2 DM pertsonen autokontrola (ondorengo osagaiak dituela: nork bere pisua, ariketa, autoanalisia, oinen zainketa edo presioa arteriala kontrolatzea)? Nolakoa izan behar da autokontrol-programaren edukia?
36 Eragingarria al da autoanalisia 2 DM pazienteentzat, intsulinizatuak edo ez-intsulinizatuak izan?
arriba

13. atala. 2 MOTAKO DIABETESA DUEN PAZIENTEAREKIN KONTSULTA ANTOLATU

37 Zein dira kontsulta espezializatura bideratzeko proposatutako irizpideak?
38 Zein da 2 DM daukaten pertsona helduen hasierako azterketa?
39 Zein dira diabetesa daukaten pazienteentzat proposatutako kontrol-irizpide onargarriak?
40 Zein da medikuaren eta erizaintzako kontsultaren maiztasunezko kontrolaren edukia?

Última actualización: abril 2009

Logo del Ministerio de Sanidad y Política SocialLogo del Plan de Calidad del Sistema Nacional de SaludLogotipo del Gobierno Vasco

Copyright (Cast.) | Ayuda (Cast.) | Mapa(Cast.)