Prostata Minbizia Tratatzeari Buruzko Kontsulta Azkarreko Tresnak

Galderak

5. atala. PROSTATA MINBIZI LOKALIZATUA

1 Zein dira prostata minbizi lokalizatuko pronostikorako faktoreak?
2 Prostata-minbizi lokalizatua daukan pazientearentzat, zein da askotariko tratamendu-aukeren eraginkortasuna eta segurtasuna?
3 Kirurgia aplikatzea egoki duen prostata-minbizi lokalizatuko pazientearentzat, zein da askotariko kirurgia erradikal laparoskopikoen (peritoneo-atzekoa edo -kanpokoa, robotaren laguntzaz edo gabe) eraginkortasuna eta segurtasuna prostatektomia erradikal irekiaren aldean?
4 Sendatzeko asmoz kirurgia erradikala gomendatu diogun eta klinikoki lokalizatutako prostata-minbizia daukan pazientearentzat, linfadenektomiak hobetzen n al du gaitzaren sendatze-tasa? Eginez gero, zer da hobea, linfadenektomia hedatua ala mugatua?
5 Klinikoki lokalizatutako prostata-minbizia daukan pazienteari prostatektomia erradikala gomendatzen bazaio, marjin kirurgiko positiboko portzentajeak zenbat dira bala neurobaskularrak gordetzeko edo ez gordetzeko (alde bakarrez edo alde biz)? Zein izango dira emaitzak gernu-ihesari eta zutitzearen disfuntzioari buruz?
6 Klinikoki lokalizatutako edo lokalki aurreratuko prostata-minbizia daukan pazienteari erradioterapia gomendatzen bazaio (kanpokoa edota brakiterapia), zein bolumen, dosi eta zatikapenek dauka eraginkortasun eta segurtasun hobea arriskuaren arabera?
7 Sendatzeko asmoz tratamenduan dagoen eta klinikoki lokalizatutako prostata-minbizia daukan pazientearentzat, hobetzen al ditu gaixotasunaren sendatze-tasak hormona-tratamendu laguntzailea edo neolaguntzailea hartzeak?
8 Noiz buka daiteke sendatzeko asmoko tratamenduaren ondoren prostata-minbizi lokalizatua daukan paziente baten jarraipena (prostatektomia erradikala eta erradioterapia erradikala)? Zein proba eta zein maiztasunez egin behar da?
arriba

6. atala. LOKALKI AURRERATUTAKO PROSTATA MINBIZIA

9 Zein da tratamendu-aukera eragingarriena eta seguruena lokalki aurreratutako fase klinikoko prostata-minbizia daukaten pazienteentzat?
10 Lokalki aurreratutako fase klinikoko prostata-minbizia edota marjin kirurgiko mikroskopiko positiboak frogatuta daukaten pazienteentzat, tratamendu laguntzaile bat (erradioterapia) ezartzea eragingarriagoa eta seguruagoa al da ez ezartzea baino?
11 Kirurgia aplikatzea egoki duten eta lokalki aurreratutako fase klinikoko prostata-minbizia daukaten pazienteei linfadenektomia egiteak hobetzen al ditu gaixotasunaren sendatze-tasak? Eginez gero, zer da hobea, linfadenektomia hedatua ala linfadenektomia mugatua?
12 Hormonoterapiarekin batera, tratamendu lokala pasatzen duten (erradioterapia edo kirurgia) eta lokalki aurreratutako fase klinikoko prostata-minbizia daukaten pazienteentzat, zein hormona-tratamendu da eragingarriagoa eta seguruagoa, antiandrogenoko monoterapia, LHRH agonistadun monoterapia ala blokeo androgeniko osoa?
arriba

7. atala. BILAKABIDE BIOKIMIKOKO PROSTATA MINBIZIA

13 Sendatze-asmoko prostatektomia edo erradioterapia pasatzen duten prostata-minbiziko pazienteentzat, zein izango litzateke bilakabide biokimikoaren diagnostikorako irizpide analitikoa?
14 Prostatektomia erradikalaren ondoren, bilakabide biokimikoa daukan pazientearentzat, zein erreskate-interbentzio da eragingarriena eta seguruena?
15 Sendatze-asmoko erradioterapia edo brakiterapiaren ondoren, bilakabide biokimikoa daukan pazientearentzat, zein erreskate-interbentzio da eragingarriena eta seguruena?
16 Sendatze-tratamendua pasatzen duten eta bilakabide biokimikoa duten pazienteetan, hormona-tratamendua egokia badute (tratamendu aktiboa), noiz hasi behar da?
17 Sendatze-tratamendua pasatzen duten eta bilakabide biokimikoa duten pazienteetan, hormona-tratamendua egokia badute, zer da eragingarriena eta seguruena, etengabe aplikatzea ala etenka aplikatzea?
arriba

8. atala. PROSTATA MINBIZI BARREIATUA

18 Prostata-minbizi barreiatua daukaten pazienteentzat, zer da eragingarriena eta seguruena, blokeo androgeniko oso bidezko tratamendua edo irentzea (kirurgiko edo kimikoa)?
19 Prostata-minbizi barreiatua (ganglio-afektazioa edota metastasia) daukaten pazienteetan, zer da eragingarriena eta seguruena, berehalako hormona-tratamendua ala hormona-tratamendu atzeratua?
20 Prostata-minbizi barreiatua daukaten pazienteentzat, zein hormona-tratamendu da eragingarriena eta seguruena, etenkatua ala etengabea? Zein tratamendu-jarraibide erabili behar da?
21 Prostata-minbizi barreiatua eduki eta lehenengo hormona-tratamenduak huts eginda (kentze androgenikoa, blokeo androgeniko osoa) PSA gehitzen hasten denean, zer da eragingarriena eta seguruena pazientearentzat, hormona-tratamenduko hurrengo ildoekin jarraitu ala kimioterapia hastea?
22 Prostata-minbizi androgeno-independentea daukaten pazienteentzat, zer da eragingarriena eta seguruena biziraupen orokorra, erantzun klinikoa edo biokimikoa, bilakabiderik (progresiorik) gabeko biziraupena eta txarrerako efektuen murrizketa hobetzeko: estramustina, mitoxantronea, docetaxela, docetaxel-estramustina, vinorelbina ala etoposidoa?
23 Kimioterapia jasoko duten prostata-minbizi androgeno-independentea daukaten pazienteetan, zer da eragingarriena eta seguruena, bilakabide biokimikoaren unean hastea ala bilakabide klinikoa itxarotea?
24 Hormona-tratamenduaren ondoren, bilakabidean doan prostata-minbizi barreiatua daukaten eta kimioterapia jasoko duten pazienteetan, aldatu egiten al dira eragingarritasuna eta segurtasuna LH-RH agonistak kentzen baditugu?
25 Prostata-minbizi barreiatua daukaten pazienteentzat, bisfosfonato (azido zoledroniko) bidezko interbentzioak, ezer ez egitearen aldean, hobetzen al du hezur-gertaerarik gabeko biziraupena, , hezur-mina eta bizi-kalitatea? Eta balio al du analgesiko-dosiak gutxitzeko?
26 Prostata-minbizi barreiatua daukaten pazienteetan, erradiofarmakoak emateak balio al du hezur-min metastasikoa hobeto kontrolatzeko edota murrizteko?

Última actualización: mayo 2009

Logo del Ministerio de Sanidad y Política Social Logo del Plan de Calidad del Sistema Nacional de SaludLogotipo del Instituto Aragonés de Ciencias de la Salud

Copyright (Cast.) | Ayuda (Cast.) | Mapa (Cast.)